
Biologia-Zientzietan Doktorea Madrilgo Conplutentse Unibertsitatean. Mason H. Hale Nazioarteko Saria (Kanada 1994). Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiaren (CSIC) Irakaslea, Ekologia eta Aldaketa Globala taldea zuzentzen du Natura Zientzien Museo Nazionalean. Aldaketa Globalaren Nazioarteko Laborategiaren Zuzendaria, baita Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen eta CSICen Aldaketa Globalaren Unibertsitate Masterrarena ere. 8 urtez Lur-Ekologiaren Espainiako Elkartearen Zuzendaria. Argitaratutako 300 lan zientifiko baino gehiago eta hitzaldiak mundu osoko ikerketa zentroetan. Arestian Ingurumenari buruzko Informazioaren Kazetarien Elkarteak (APIA) Informazio-Gardentasunari Vía APIA izeneko Saria eman dio. “Gure osasuna eta naturaren arteko harremana zuzena eta oso handia da”. “Pentsa dezagun gure bizitza ez dela egingarria ekosistema funtzionalak mantentzeko behar den gutxieneko biodibertsitaterik gabe”. “Lurreko ekosistema guztietan espezieak pobretzen ari gara”. “Ingurumena andeatzearen hazkundea esponentziala izan da eta horrekin batera pandemien arriskua ere hazi egin da”. “Hori saihesteko, Lurraren osasuna erdigunean jarri behar da eta horren inguruan antolatu behar gara”. “Teknologia eta alternatiba sozioekonomikoak badirela pentsatu behar dugu. Falta dena aldatzeko erabakitasuna da”. Hauexek dira gure gonbidatu Fernando Valladaresek, biribiltasun osoz, plazaratu dituen gako batzuk.
“Natura egoera onean mantentzea epe luzera inbertitu ahal dugun asegururik onena da”
Fernando Valladares
Zer harreman dago osasuna eta naturaren artean?
Gure osasuna eta naturaren arteko harremana zuzena eta oso handia da. Halamoduzko osasuna duen naturak inguratzen bagaitu, gure osasunak hobera egiten du edo mailarik onenetan mantentzen da. Ia ezienzkoa da osasun ona izatea airea, ura, elikagaiak ez badira osasuntsuak, baina gure bizitzarako ezinbestekoak diren ondasun eta zerbitzuak ziurtatzen dituzten ekosistema oso eta funtzionalek inguratzen ez bagaituzte ere ez. Honetan guztian oinarritzen da osasun planetarioaren kontzeptua, Nazio Batuen One Health (una salud) programarena edo Youtube edo Instagrameko nire kanaletan azaltzen dudan gizateriaren osasunarena.
Planetan dauden biziraupen-arazoetarako konponbidea naturan al dago?
Epe luzerako konponbidea bai. Aldizkako larrialdi edo egoeren aurrean, gure teknologia edo osasun- eta herri-babesen zerbitzuak dira konponbidea, baina jarduera hauek beti helduko dira berandu; natura egoera onean mantentzea, berriz, epe luzera inbertitu ahal dugun asegururik onena da. Horrelako natura izateak muturreko gertaera klimatikoen arriskuak asko murriztea ahalbidetzen digu, baita pandemien edo kutsadurarenak ere.
Zein da gaur egun biodibertsitatearen egoera, Espainian zehazki eta mundu mailan orokorrean?
Hain zuzen ere, biodibertsitatea segurtsun-zonatik gehiegi urrundu garen muga planetarioa da, gure biziraupena ziurtatzeko egon behar dugun aurresangarri eta egonkorra den zonatik, izan ere. Espezieen desagertze-erritmoa handitu egin dugu nabarmenki eta horrek ongizatea murrizten duten eta planetan gure iraunkortasuna aldizka arriskuan jartzen duten ekosistema disfuntzionalak sortzen ditu. Pentsa dezagun gure bizitza ez dela egingarria ekosistema funtzionalak mantentzeko behar den gutxieneko biodibertsitaterik gabe. Beti ez dakigu zehazki zein den gutxieneko biodibertsitatea, baina badakigu nahikoa ziurtatzeko leku askotan ekosistema batek funtzionatzeko behar dituen gutxieneko espeziak baino gehiago desagerrarazi ditugula. Espainia biodibertsitatearen babesleku eta biltegi oso handia da, baina ez badugu naturarekin dugun harremana aldatzen, gutxi barru biltegi hori agortuko dugu.

“Espainia biodibertsitatearen babesleku eta biltegi oso handia da, baina ez badugu naturarekin dugun harremana aldatzen, gutxi barru biltegi hori agortuko dugu”
Fernando Valladares
Ingurunearen andeatzeak planetaren jasangarritasuneranzko bidea zailtzen al digu?
Horixe bera, nekazaritza-sistemek emankortasuna berreskura dezaten denborarik ez emateak, basoen ustiaketa intentsiboak, baliabide naturalak agortzeak, lurpean pilatzeko milaka urte eman zuen ur fosila kontsumitzeak, espezieen desagertzeak eta lurreko ekosistema guztiak nitrogeno edo plastikoekin kutsatzeak inoiz ordaindu ezingo dugun faktura ekartzen digute. Horixe da sostengaezintasunaren esentzia: inguruneko kostuak azkar hazten dira eta ez da egongo horiei aurre egiteko gai diren teknologia edo aseguru-enpresarik. Goiz edo berandu gertatuko da eta denak berandu baino goizago izango dela adierazten du.
“Sostengaezintasuna, inguruneko kostuak azkar hazten dira eta ez da egongo horiei aurre egiteko gai diren teknologia edo aseguru-enpresarik. Berandu baino, goiz gertatuko da”
Fernando Valladares
Bioaniztasunaren kontzeptuarekin amaitu al dugu?
Kontzeptuarekin ez, baina denboran duen kontserbazio eta mantentzearekin bai. Lurreko ekosistema guztietan espezieak pobretzen ari gara.
Ba al dago lotura zuzena ekologia, ekosistemen oreka eta birusen ugaltzean, zehazki COVID 19?
Bai. Erlazioa bistakoa zen patogeno askoren ikerketan, adibidez Lyme gaisotasunean eragina duen bakterian, kaparrek kutsatzen dutena, edo mendebaldeko Niloko birusean, hegaztietan dagoena eta eltxoek sakabanazen dutena. Nazio Batuek dokumentazio zientifiko askoren berri eman dute jada, frogatzen duena ekosistema osasuntsu eta espezie ugarikoek zoonosiaren arriskuak murrizten dituztela, epidemien zabaltzea leuntzen dutela, patogenoen kantitatea desegiten dutela eta orokorrean Covid-19 bezalako animalia jatorriko infekzio-gaisotasunen prebalentzia jeisten dutela.
“Ekosistema osasuntsu eta espezie ugarikoek zoonosiaren arriskuak murrizten dituzte, Covid-19 bezalako animalia jatorriko infekzio-gaisotasunen zabaltzea leuntzen dute”
Fernando Valladares
COVID 19aren pandemiaren aurkako txerto posibleez asko hitz egiten da. Zein da, zure ustez, krisi honen eta bere ugaltzearen aurkako konponbidea?
Une honetan oso infekziosoa den pandemia baten berragertzearen erdian gaudela, egin dezakegun bakarra da egunero komunikabideetan entzuten ditugun kutsapenaren aurkako murrizketak praktikan jartzea eta COVID-19aren aurkako medikamentu, tratamendu eta txertoen garapena babestea. Baina benetako arrakasta izango da gizarte-eredua aldatzeko nahikoa ikastea eta pandemien arriskua milaka urtetan zehar egon diren mailetara jeisteko benetan gai izatea, Neolitikotik industria-iraultzera arte, hain zuzen ere. Hortik aurrera inguruearen andeatzea esponentzialki hazi egin da eta horrekin batera pandemien arriskua ere bai. Edo arazoaren jatorria eteten dugu edo COVID-19a bezalako osasun-arazo handi eta arriskutsu izango ditugu behin eta berriro.

“Benetako arrakasta izango da gizarte-eredua aldatzeko nahikoa ikastea eta pandemien arriskua jeisteko gai izatea”
Fernando Valladares
Giza-espezieak, aldaketa klimatikoaren protagonista nagusiak, jende asko hilko duela uste al duzu? Zenbat pandemia gehiago bizi ahal izango ditugu?
Argi dago orain arte bezala jarraituz gero, nahi gabe milioika pertsonen heriotza eragingo dugula, bai aldaketa klimatikoaren ondorioz bai ingurunearen andeatzearen bestelako agerpenengatik. Pandemia asko jasan ditzakegu, galdera da zein preziotan. Ez genuke berriz izan beharko COVID 19 bezalako pandemiarik modu berean eta oraingoan izan ditugun prebentzi-neurrien arinkeriarekin. Eta hori saihesteko, gizarte-eredua berrikusi behar da eta eredu sozioekonomikoa aldatu. Planetaren osasuna jarri behar dugu erdigunean eta horren inguruan antolatu behar gara.
Zer konponbide edo irteera bideragarri eskein dezakegu hiritar arduratsuak garen aldetik?
Lehenengo eta behin, kontzientzia hartu behar dugu sintomen (aldaketa klimatikoa, pandemiak) eta kausen (ingurunearen andeatzea, naturaren ustiaketa jasanezina) arteko erlazioez. Bigarrena aldaketari aurre egiteko kemena izatea da, gauza on asko ekarriko dituen aldaketa sakona baina gauza asko beste era batean egitea ekarriko duena. Eta aldatzeko errezelo asko ditugu, batez ere oinarrizkoan. Bi gauza horiei aurre egin ondoren, jarduera zehatzak, noren aldeko botoa eman edo zein produktu erosi edo birziklatu nahiko nabariak izango dira. Teknologia eta alternatiba sozioekonomikoak badirela pentsatu behar dugu. Falta dena aldatzeko erabakitasuna da.
Itzultzailea: Itxaso Otegi