
Onkologoa. Espainiako Pediatria Elkarteko Ingurumen Osasuneko Batzordearen kide sortzailea. Valentziako La Fe Haur Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Unitateko aholkularia eta sortzailea. OMEren “Haurrentzako giro osasungarriak” nazioarteko aliantzako kidea. Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen “Ingurumena eta Minbizia Pediatrikoan” proiektuaren ikertzaile nagusia.
“Mundu mailan, orain arte ekoiztutako plastiko guztien ﹪8 baino ez da birziklatu, ﹪12 erraustu egin da eta gainontzeko ﹪80a legez kanpoko zabortegietan bukatu da”. “Bi frontetan jardun behar dugu, instituzionalean eta pertsonalean”. “Itsasoko mikroplastikoen eragina, gaur egungo erritmoan, arrainena baino handiagoa izango da 2050ean”.
Nola kutsatzen gaituzte mikroplastikoek?
Mikroplastikoak ingurumen-kutsatzaile berriak dira (CME). Hurrengo ezaugarriak dituzten produktu, substantzia, konposatu, eragile edo faktore antropogenikoak dira: biosferako organismo bizietan barneratzea, ingurumeneko toxikotasuna eta bioiraunkortasuna, ekosistementzeko eta giza-osasunerako arrisku kaltegarriak eta, azkenik, oraindik ez dira ingurumenaren aldetik monitorizatzen eta ez daude giza-osasuna edo osasun ekologikoa babesteko lege edo arau erregulatzaileen mende. Plastiko-hondakinen pilaketa itzel, progresibo eta geldiezinak Lur planeta itotzeaz aparte, mikroplastikoak eta nanoplastikoak jan, edan eta arnasten ditzagun eragiten du. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak ingurumen-kutsatzaile berriak dira; lehenengoak 5mm baino txikiagoak diren polimero sintetikoak dituzten zati solidoak dira, eta nanoplastikoak 1-o.1 mikra baino txikiagoak beren dimentsio luzeenean. Espainiako Pediatria Elkarteko Ingurumen Osasuneko Batzordeak mikro eta nanoplastiko horiek aztertzen ditu, planetaren osasunaren ingurumen-kutsatzaile berri gisa.
Nola sailkatzen dira mikroplastikoak?
Bi kategoriatan sailkatzen dira: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak. Lehen mailakoak dimentsio mikrometrikoekin egiten direnak dira, 500 mikra baino gutxiagokoak, zenbait artikulutan jasoak, hala nola, produktu kosmetikoetan, bereziki exfoliatzaileetan, hortzetako pastetan eta helburu koloratzaileak dituzten detergenteetan, monumentuak garbitzeko harea finarekin egindako nahasteetan, etab., bektore farmazeutiko gisa eta 3Dko inprimaketak lortzeko erabiltzen direnak. Bigarren mailakoak plastiko handienen ingurumen-degradazio motel eta progresiboan aurkitzen ditugu. Plastikoen ekoizpenak eta kontsumoak hazkunde esponentziala izan du 1945etik aurrera: milioi bat tona urtean, eta 300 milioi urtean, 2014. urtean. Hala ere, eskaria hazten ari da..
“Ekoizpena handitu egin da, eta, horrekin batera, hondakinen kudeaketa txarra egin da, mikro eta nanoplastikoen sorrerarekin lotuta. Hori dela eta, ingurumen-kutsatzaile berri eta arriskutsu bihurtu dira”
Josep Ferris i Tortajada
Nola kutsatzen ari da plastikoa planeta?
Ekoizpena handitu egin da, eta, horrekin batera, hondakinen kudeaketa txarra egin da, mikro eta nanoplastikoen sorrerarekin lotuta. Hori dela eta, ingurumen-kutsatzaile berri eta arriskutsu bihurtu dira, planetan nonahi daudenak. Munduko lurreko, itsasoko eta atmosferako ekosistema guztien organismo biziei kalte egiten diete. Hondakinen kudeaketa eskasari dagokionez, nabarmendu behar da mundu mailan orain arte ekoiztutako plastiko guztien %8 baino ez dela birziklatu, %12 erraustu egin dela eta gainontzeko %80a legez kanpoko lurreko eta itsasoko zabortegietan bukatu dela. Txarto kudeatutako hondakin gehienak bezala, azkenean ur-ingurunera iristen dira. Itsasoko mikroplastikoen eragina, gaur egungo erritmoan, arrainena baino handiagoa izango da 2050 baino lehen.Itsas espezieak mikronanoplastikoak zuzenean irenstean, kutsatu egiten dira, espezie askok era errezean ahoratzen dituzte. Arrainetan sabelaren bidez, arnas esposizioaren bidez eta larruazaleko xurgapenagatik sartzen dira.

Zeintzuk dira plastikoaren kutsaduraren ondorio kaltegarriak giza osasunerako?
Gizakiok arriskuan egoten gara digestio-sistemaren bidez (elikagaien, uraren eta gainerako edarien bidez), arnasketaren bidez eta larruazaletik-mukosatik. Giza osasunean duen eragin negatiboa hainbat faktorek baldintzatzen dute; besteak beste, mikronanoplastikoaren izaera fisikoak eta “per se”-k eragin dezakeen ehun-kalteak, toxikoak izan daitezkeen substantzia kimikoak xurgatzen eta garraiatzen dituzte, bereziki, fabrikazioari erantsitako gehigarri kimiko ugariek. Hondakin plastikoen errausketaren bidez, gehienak ingurumenean irauten dutenak eta kate trofikoan biodisolbagarriak eta biometagarriak direnak, kutsatzaile toxiko gisa jardun dezakete: neurologikoak, immunologikoak, hepatikoak, nefrologikoak eta abar. Ondokoak izateko arriskua areagotzen dute: hainbat disfuntzio, giza nahaste eta gaixotasun, sortzetiko malformazio; alterazio neurologiko kognitiboak, ugalkortasun maskulinoaren eta femeninoaren murrizketa; obesitatea, 2. motako diabetea edo hormona-disfuntzio tiroideoak bezalako arazo endokrinologikoak; hormona-mendekotasuna duten minbiziak, defentsa-immunozaintzako sistemaren alterazioak, gaixotasun autoimmuneak, kardiobaskularrak, garun-baskularrak eta neurodegeneratiboak.
“Plastikoak murriztu behar ditugu gure eguneroko bizitzan”
Josep Ferris i Tortajada
Nola egin diezaiokegu aurre planeta mailako plastiko-pandemia honi?
Bi frontetan jardun behar dugu, instituzionalean eta pertsonalean. Erakundeen jarduketei dagokienez, nazioko, nazioarteko eta GKEetako gobernu-erakunde ugarik zabaldu, kontzientziatu eta legisatu egiten dute ekoizpena arautu, kontrolatu eta geldiarazteko, eta beste produktu jasangarriago batzuetara bideratzen dute, utopia eta beharrezko ezabatzea ezinezkoa baita. Erakunde horietako batzuen ahalmen eta agintaritza legegilea eta betearazlea oso erabilgarriak izango dira sektore ekoizlea behartzeko beren irabaziak plastifikazio gutxiagoko eta mikronanoplasikoek gutxiago kutsatutako mundura bideratzera. Adibide gisa, Nazio Batuak Ingurumenerako (NBIP), kanpaina bat hasi zuen 2017. urteko maiatzean, uretako habitat-ak plastikorik gabe mantentzeko.
Jarduera pertsonalei dagokienez, gure eguneroko bizitzan plastikoak murriztu behar ditugu, gure osasunean eragin kaltegarri potentzialak edo errealak murriztu, eta, aldi berean, gure ondorengoei hain plastifikatuak ez diren ekosistemak dituen mundu bat utzi behar diegu.
“Estatubatuarrek 5 gramo plastiko kontsumitzen zituzten astean, gutxi gorabehera kreditu-txartel estandar baten baliokidea.”
Nola murriztu dezakegu mikroplastikoen kontsumoa gure organismoan? Datu bitxi gisa komentatzea estatubatuarrek urtean 74.000-121.000 mikronanoplastiko-partikula irensten zituztela. Pertsonek 5 gramo plastiko inguru kontsumitzen zituzten astean, gutxi gorabehera kreditu-txartel estandar baten baliokidea. Ondoren, gomendio eta aholku pertsonal nagusiak aipatuko ditut, giza osasunean eragin kaltegarriak murrizteko edo arintzeko, hala nola, dieta begetarianoa (elikagai natural ekologiko eta iraunkorrekin, gozagarri eta espezieetan dagoen dietan polifenolak hartzea, oliba-olioa, basoko frutak, fruitu lehorrak, fruta freskoa eta eguraldikoa, kakaoa, gainerako landareak), iturriko edateko ura edatea eta plastikoan ontziratutako ur minerala saihestea;material plastikoen erosketa pixkanaka murriztea kendu arte, oro har, eta, bereziki, erretilu eta film plastikoekin bildutako elikagaiena; pixkanaka gure etxeetatik plastikozko objektu, ontzi eta tresna guztiak kentzea, etxeko hautsa minimizatzea eta, besteak beste, arropa sintetikoaren erosketa murriztea.
Itzultzailea: Itxaso Otegi