• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
Bateginez

Bateginez

Lugar de encuentro con temas como el cuidado del medio ambiente, las personas migrantes y los refugiados y desarrollo sostenible y justo

  • Medio ambiente
  • Migranteak eta errefuxiatuak
  • Medio ambiente
  • Garapen iraunkorra giza eta ingurumen-eskalan
  • Español
  • Euskara
  • English

Manuel Gómez Moreno: “Errausketa ez da industria, sortzen ditugun hondakinak desagerrarazteko modurik txarrena baizik”

2021/03/16 by Ana Juaristi

Manuel Gómez Moreno, Kataluniako Plataforma Antiincineración de Montcada i Reixac delakoaren kide bozeramailea da. Era berean, koordinatuta daude Errausketaren aurkako Kataluniako Koordinakundearekin, Errausketaren aurkako Estatuko Koordinakundearekin eta Errausketaren aurkako Munduko Koordinakundearekin; gainera, Zero Hondakinaren aldeko hainbat taldetan parte hartzen dute.
“Plataforma 2006an sortzen da, izan ere, orduan jabetzen baikara ACAren (Agencia Catalana del Agua delakoa) eta zementu-fabriken artean akordio batera heltzen direla araztegiaren lohiak zementu-fabrikan erretzeko, erretako tona bakoitzeko 19 euro ematearen truke”.
“Gero eta talde eta jende gehiagok hartzen du errausketaren arazoa gure osasunerako arazo larritzat”. “Mezua argia da, edo inplikatzen dira edo planeta beltz eta agortuan bukatuko dute”.
“Auzitegi Gorenak gure etxebizitzetatik 100 metrora dugun zementu-fabrika ixteko arrazoia eman diezagun espero dugu”.

 Zein da une hauetan Espainiak eta, oro har, planetak duen ingurumen-arazorik handiena?

Espainiak duen ingurumen-arazo nagusia ez da bakarra, batzuk baizik; nagusienetarikoa da enpresek soilik bilatzen dituztela beren etekinak, planetaren eta pertsonen osasuna kontuan hartu gabe.

Eta, nire ustez, larriena da herritarrak ez direla mobilizatzen egoera hori aldatzeko.

Eta planeta mailan, beroketa globala eta permafrost-aren desizozteko arriskua litzateke arazo nagusia, horrek eragingo baitu beroketa konponezina izatea, eta horrekin batera, gizakien bizitza planetan.

Eta hau guztia  larriagotua, kontuan izanda haien interesen alde bakarrik begiratzen duten multinazional handiek gobernaturiko sistema kapitalista baten barruan gaudela.

 Nola ikusten duzue Espainian errausketaren industriaren etorkizuna?

Errausketa ez da industria, sortzen ditugun hondakinak desagerrarazteko modurik txarrena baizik, berrerabili gabe eta planeta osoa kutsatuz.

 Zein da hondakinen errausketaren aurrean administrazioak duen jarrera?, Azken urteotan zerbait aldatu da?

Errausketaren aurrean administrazioek duten jarrera da publikoki subentzionatzea CO2 esleipenaren eskubideen bidez, gauza bera egiten jarraitzeko urtero jasotzen dituzten milioika euroren truke.

Aldatu dena da gero eta talde eta jende gehiagok hartzen duela errausketaren arazoa gure osasunerako arazo larritzat.

“Errausketaren aurrean administrazioek duten jarrera da publikoki subentzionatzea CO2 esleipenaren eskubideen bidez, gauza bera egiten jarraitzeko urtero jasotzen dituzten milioika euroren truke”.

Manuel Gómez Moreno

 Zertan lan egiten ari zarete azkenaldian?

Duela gutxi irabazi genuen gure hirugarren sententzia Kataluniako Auzitegi Nagusian. Une hauetan,  behin betiko ebazpenaren zain gaude Auzitegi Gorenean, eta gure etxebizitzetatik 100 metrora dugun zementu-fabrika ixteko arrazoia eman diezaguten espero dugu.

 Nolakoa izan da zuen bidaia plataformaren hasieratik gaur egunera arte?

Gure bidaia etengabea izan da, 15 urtez etengabean errausketa salatuarazi digun ur-tanta bezala; (manifestazioak, kontzentrazioak, salaketa publikoak, hitzaldiak, erakusketak, salaketak egunkarietan, aldizkarietan, telebistetan, etab.). Bidaia honetan, Kataluniako, Espainiar Estatuko, Europako eta mundu osoko kideekin topatu gara, eta antolatzen ari gara errausketa deitzen den hondamendi ekologiko horrekin bukatzeko.

Zuen esperientziaren arabera, zein da gazteei helarazten diezuen mezua ingurumen-babesari buruzko ikuspegia aldatzeko?

Mezua argia da, edo nola eta zer ekoizten dugun aldatzeko inplikatzen dira, edo planeta beltz eta agortu batean bukatuko dute, eta guztion artean bizirauteko borrokatuz.

 Zein albisterekin nahiko zenukete esnatu egunen batean, ingurumen-borrokaren hainbeste urteren buruan?

Montcada i Reixac-en dugun zementu-fabrika eraitsi dutela.

Itzultzailea: Itxaso Otegi

Filed Under: Medio ambiente

También te puede interesar

Garapen iraunkorra giza eta ingurumen-eskalanMedio ambiente
JOSEP FERRIS I TORTAJADA: “Mikroplastikoak eta nanoplastikoak jan, edan eta arnasten ditugu”
2021/07/02 por Ana Juaristi
Garapen iraunkorra giza eta ingurumen-eskalanMedio ambiente
“Amiantoren arazoa ingurunerako arazo ekologiko arriskutsua da, materiala andeatzen ari da”
2020/07/04 por Ana Juaristi
Ana Juaristi

Ana Juaristi

Periodista y fundadora de "A cambio de nada"

Primary Sidebar

Medio ambiente, personas migradas y regugiadas y desarrollo sostenible a escala humana y ambiental.

Si quieres colaborar tienes la puerta abierta. Bienvenid@.

Artículos recientes

  • JOSEP FERRIS I TORTAJADA: “Mikroplastikoak eta nanoplastikoak jan, edan eta arnasten ditugu…
  • CARME VALLS I LLOBET: “Klima-Aldaketak, oro har, emakumeei gehiago eragiten die”
  • “La Gran Semana delakoak milaka naturalista elkartu nahi ditu erronka komun batean”

Lo más visto

  • “Aldaketa klimatikoaren ondorioak geldiarazteko gidalerro globalak eta kontzientziazio indibiduala behar dira”
  • “La Gran Semana delakoak milaka naturalista elkartu nahi ditu erronka komun batean”
  • “Planetako estres hidrikoaren rankinga 2040rako espero da”

Footer

Quiénes somos

Bat Eginez, nace como un proyecto que pretende divulgar y englobar a gente diversa en sus disciplinas. A través de nuestra asociación pretendemos transformar el comportamiento social, fomentando en la población una cultura basada en la solidaridad, el compromiso en la defensa del medioambiente, de la diversidad étnica, la convivencia entre culturas, el desarrollo ecológico y socialmente sostenible, y el soporte humanitario a las personas migrantes y refugiadas de catástrofes ambientales, sociales y políticas. Si quieres colaborar, Bienvenid@s.

Categorías

  • Desarrollo sostenible
  • Garapen iraunkorra giza eta ingurumen-eskalan
  • Medio ambiente
  • Migranteak eta errefuxiatuak

Etiquetas

Desarrollo Medio ambiente Salud Sostenibilidad

Bateginez © 2025
Contacto