• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
Bateginez

Bateginez

Lugar de encuentro con temas como el cuidado del medio ambiente, las personas migrantes y los refugiados y desarrollo sostenible y justo

  • Medio ambiente
  • Migranteak eta errefuxiatuak
  • Medio ambiente
  • Garapen iraunkorra giza eta ingurumen-eskalan
  • Español
  • Euskara
  • English

“Aldaketa klimatikoaren ondorioak geldiarazteko gidalerro globalak eta kontzientziazio indibiduala behar dira”

2020/07/15 by Ana Juaristi

José Manuel Sesma Fotografía y Biodiversidad irabazi-asmorik gabeko Elkartearen presidentea da. Zientzia biologikoak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean ornogabeetako espezialitatearekin. d´Objectiu Natura, Associació de Fotógrafs de Natura de Catalunya delakoaren bazkide sortzailea eta presidentea. Hamaika artikulu zientifiko eta dibulgazio-liburu argitaratu ditu. Presidentea den Biodiversidad Virtualeko ornogabeen galeria zuzentzen du, eta elkarrizketa eman dio A cambio de nada-ri argazkilaritzatik naturara gidatzeko, era berean argazkilaritzaren bidez naturatik lortzen dugun informazio guztia erakutsiz. “Gaur egun ohikoa da gure eguneroko jardunekin sortzen dugun karbono-aztarna kalkulatzea eta horrela konturatzea nola aldatzen ari garen planeta”. “Erakundeek gidalerro globalak ezarri behar dituzte herritarrek modu indibidual eta solidarioan gauzatu ditzagun” “Espezie batzuk lehorteek gehien kaltetutako inguruetatik desagertu dira”

Zer da Biodiversidad Virtual?

Biodiversidad Virtual lan kooperatiboan eta herritarren parte-hartzean oinarritutako plataforma zientifikoa da. Geolokalizatutako argazki digitalen hamabi galeria dira, taxonomikoki ordenatutako datu-basea osatzen dutenak. Biodiversidad Virtual, Fotografía y Biodiversidad irabazi-asmorik gabeko Elkartearen proiektua da, eta 500 bazkide inguru ditu. Biodiversidad Virtual 1995ean sortu zen Insectarium Virtual izenarekin, eta 2008ra arte ez zen eratu Biodiversidad Virtual moduan gaur egun dituen 12 galeriekin. Gaur egun,ia milio bat bisita izaten ditugu hilabetero eta mundu mailan eragina dugu. www.biodiversidadvirtual.org     www.fotografiaybiodiversidad.org

*Mapa de visitas de Google Analytics con datos de 2020.

Argazkilaritza ezinbestekoa da zure lanean. Zer informazio mota jaso dezakegu horren bidez?

Argazkilaritza ezinbestekoa da, bai, baina beti joan behar da lokalilazioa eta datak lagunduta, argazki bakoitza aipamen zientifiko bihurtzeko. Gaur egun, mugikor gehienek GPS sistema dute, eta lokalizazioa eta data EXIF datuei gehitzen dien erlojua, beraz, erabiltzaileak soilik igo behar du argazkia gure plataforman. Behin gure plataforman dagoela, zailena dator, jakitea zeri atera diogun argazkia, eta horretarako flora eta faunaren hainbat multzotan espezialista direnen talde handia dugu, argazkian atera dugunari izen zientifikoa ematen diotenak.  Galerien taldean igotako argazkien %70 baino gehiago identifikatuta daude.

Behin izena, data eta lokalizazioa ditugularik, has gaitezke sortzen mapak, loraketen eta intsektuen hegaldien grafikoak, eta espezie inbaditzaileen kasuan, nola aurreratzen diren gure lurraldean zehar.


* Harmonia axyridis asiar marigorringo inbaditzailearen presentziaren bilakaera.

Zein da zuek ikerketen bidez topatu duzuen fenomenorik deigarriena?

Besteak beste, topatu ditugu zientziarako espezie berriak, baita Europa eta PaleArtikorako erregistro berriak ere, ikusi ditugu espezie inbaditzaileak nola sartzen ziren gure lurraldean, migrazio-fenomenoak, etab. Baina uste dugu garrantzitsuena dela sortzen dugun biobanaketa-datu kopuru handia.  Espezie bakoitzaren bizitokiaren egiazko ideia ematen digu, haien artean espezie mehatxatuak eta bioadierazleak, eta tresna ezinhobea gara ingurumenaren kudeatzaileek zuzen kudeatzeko.

Azufrada ibérica (Euchloe bazae) bere Boleum asperum landare nutrizio eta endemikoaren gainean. Tximeleta hau soilik bizi da la Hoya de Baza eta Monegroen basamortu itxurako inguruetan eta “galzoriko espezie” gisa katalogatuta dago 2019ko ekainetik

“Biodiversidad Virtual tresna ezinhobea gara ingurumenaren kudeatzaileek modu zuzenean kudeatzeko, especie bakoitzaren bizitokiaren egiazko ideia ematen baitugu.

Biodiversidad Virtual, aldaketa klimatikoaren eta biodibertsitatearen arteko erlazio zuzena sakonki ezagutzeko leiho irekia izan daiteke?

Mundu mailan tenperaturen igoerak ekosistemetako desorekak sortzen ditu, espezie batzuk desagerraraziz, beste batzuk altitudean mugiaraziz (mendi gailurretarantz) edo latitudean (iparralderantz), eta beste bisitari batzuk agerraraziz (inbaditzaileak). Begibistakoa badirudi ere, hori ondoriozta daiteke ere Biodiversidad Virtualen datuak aztertuz, eta horrela, adibidez, ikusi ahal izan dugu nola espezie batzuk desagertu diren lehorteek gehien kaltetutako inguruetatik. Urrunago heltzeko, tximeleten monitoreoak hasi ditugu, izan ere bioadierazleak dira, ikusteko haien populazioen bilakaera eta nola eragiten dieten aldaketa klimatikoak eta beste jardun antropogeniko batzuek, adibidez, lurraren erabilpenaren aldaketek.

* Lehorteen segidako denboraldiek bereziki eragiten diote ur gezarekin lotutako faunari, haien artean batrazioei. Argazkian igel arrunta (Pelophylax perezi).

“Mundu mailan tenperaturen igoerak ekosistemetako desorekak sortzen ditu, espezie batzuk desagerraraziz”

Uste duzu Biodiversidad Virtualen burutzen dituzuen ekimenek lagundu ahal digutela hobetzeko, aurreikusteko eta nolabait geldiarazteko aldaketa klimatikoak biodibertsitatean dituen eragin ezkorrak?

Gure biodibertsitatea ezagutzen laguntzen duen edozein ekimenek sortzen du errespetu eta kontserbazioaren kontzientzia, eta hori oso baikorra da, izan ere, aldaketa klimatikoaren eraginak geldiarazteko gidalerro globalak eta kontzientziazio indibiduala behar dira, nahiz eta gaur egun daramagun bizimoduari uko egitea zaila izango dela ulertzen dudan.

* Parteide-taldea testing batean, hau da, topatzen diren izaki bizidun guztiei argazkia ateratzea gero Biodiversidad Virtualera igotzeko haien identifikaziorako

Zeintzuk dira zure ustez erakundeek lehenetsi behar dituzten jarduketak aldaketa klimatikoak biodibertsitatean dituen eraginak geldiarazteko?

Aurreko erantzunean komentatzen nuenez, erakundeek gidalerro globalak ezarri behar dituzte herritarrek modu indibidual eta solidarioan burutu ditzagun, nahiz eta horrek ekarri gaurko ongizate-gizartearen alde bati uko egitea. Gaur egun ohikoa da kalkulatzea gure eguneroko jardunekin sortzen dugun karbono-aztarna eta, horrela, konturatzea nola aldatzen ari garen planeta eta zer egin aztarna hori arintzeko.

* Erle-lore becada (Ophrys scolopax), orkidea autoktonoa.

Momentu honetan, zein proiektutan zaudete sartuta?

Askotan, eta gure kolaboratzaile-taldearen aisialdiaren zati handia hartzen dute. Hemen lan guztia boluntarioa eta kolaboratiboa da, beraz, proiektuek aurrera egiten dute atzean norbait badago. Ea inor ahazten ez dudan:

Aipatu dugun Biodiversidad Virtual proiektua (www.biodiversidadvirtual.org); geoaipatutako biodibertsitatearen datu-basea sortzean datza eta 2 milioi aipamen baino gehiago ditugu 12 galeria tematikoen artean.

Testing-ak: taldean egindako irteerak dira argazkiak egiteko, hau da, inguru baten biodibertsitatea aztertzeko. Izan daitezke multzo zehatz bati argazkia ateratzeko, oroitzapenezkoak, haurrentzat,…Betiere dohainik izaten dira eta bertaratze librekoak.

BV puntuak. Naturaguneak dira, non erakunde batek espezie zerrenda bat kudeatzen duen eta jendeak argazkiak egin eta Biodiversidad Virtualera igo ditzakeen identifikatzeko.

Observatorios Ciudadanos de la Biodiversidad: inguru bateko herritarrak antolatzen dira, Biodiversidad Virtualera argazkiak igotzen dituzte eta inguru horretako espezieen zerrenda egiten dute. Bere inguruan 3000 espezie baino gehiago dituzten OCBak daude.

Fototaxo: Argazkiaren bidez espezieak identifikatzeko kode-multzoa da, kasu bakoitzean non fijatu behar garen adieraziz. Doakoak dira eta gure mugikor eta tabletetan eraman ditzakegu.

Videotaxo: Youtubeko gure Bideoen kanala da. Bertan eskegitzen ditugu gure erabiltzaileek hainbat espeziei grabatutako bideoak, tutorialen batekin batera, eta azkenaldian beste dimentsio bat ematen ari gatzaizkio horri era berean erantsiz elkarrizketak eta tailerrak, betiere gure elkartearen ekintza desberdinekin nolabait lotuak.

Dicciotaxo: Taxofoto proiektuaren babesean sortu zen, bertan garatzen diren argazki bidezko identifikazio-kodeei laguntzeko. Terminoen glosategi bat da, barruan jasotzen dituena Taxofitxetan agertzen diren kodeak ulertzeko zailtasunak ekar ditzaketenak. Termino hauek argazkietan oinarritutako azalpen errezekin garatzen dira, eta edozein galeriatatik joan daiteke beraietara.

Argitalpenak: Hainbat argitalpen burutzen ditugu, haien artean nabarmentzen delarik BV news Publicaciones Científicas, non aurkikuntza bati argazkia atera dioten erabiltzaileak gonbidatzen diren zientzia munduaren zehaztasunarekin argitaratzea. Gure aldizkariaren kalitate-maila oso altua da eta artikulurako bidea ematen duen argazki bat argitaratzeko Biodiversidad Virtualera igota egon behar da. 

BV irudiak: Helburu hezigarri, pedagogiko eta irakaskuntzakoak dituzten irudi eta kartelen diseinu eta maketazioa Erabilitako irudiak debalde eskeintzen dituzte gure erabiltzaileek. Flora eta faunaren bildumak, kartelak eta liburuxkak garatzen ditugu OCBetarako, CEAetarako, Museoetarako, Unibertsitateetarako, Lorategi Botanikoetarako, BV puntuetarako eta IES/BHIetarako. Gure lanak ikusgai daude Web-ean, hau bisita dezakeen edozein hiritarrentzat. Denak irabazi-asmorik gabe egiten dira, komertzializatzeko berariazko debekuarekin.

RRSS: Hainbat sare sozialetan gaude: Twitter, Facebook, Instagram eta aipatutako YouTube-n. Atzean ia egunerao edukiak igotzen dituen boluntario taldea dago eta momentu hauetan 7000 jarraitzaile baino gehiakoko masa soziala dugu.

Tximeleten Monitorizazioa: Boluntarioak hartu ditugu aurrez zehaztutako ibilbide batean ikusten diren tximeleten kopuruaren asteroko laginketa egiteko eta denborarekin populazioak nola aldatzen diren eta zeri dagozkien aldaketa horiek ebaluatu ahal izateko. Aurten, konfinamenduarekin, atzeratuko dira, baina hurrengo urteetan jarraituko dugu. Hau epe luzerako proiektua da.

Proyecto azul: Ezagutzak dituen jende talde batek izen zientifikoa jartzen die ezagutzeko errezak diren espeziei, batzuei argazki asko ateratzen zaizkie oso arruntak izateagatik. Lan honek erabiltzaileak argazkiak igotzera animatzen ditu izenen berehalakotasunagatik eta espezialistei espezie arrun asko izendatzeko lana arintzen du.

Eta Covid-19 honen amesgaiztoa bukatutakoan, hasiera eman nahi diegun beste proiektu batzuk.

Filed Under: Medio ambiente

También te puede interesar

Medio ambiente
Manuel Gómez Moreno: “Errausketa ez da industria, sortzen ditugun hondakinak desagerrarazteko modurik txarrena baizik”
2021/03/16 por Ana Juaristi
Garapen iraunkorra giza eta ingurumen-eskalanMedio ambiente
“Amiantoren arazoa ingurunerako arazo ekologiko arriskutsua da, materiala andeatzen ari da”
2020/07/04 por Ana Juaristi
Ana Juaristi

Ana Juaristi

Periodista y fundadora de "A cambio de nada"

Primary Sidebar

Medio ambiente, personas migradas y regugiadas y desarrollo sostenible a escala humana y ambiental.

Si quieres colaborar tienes la puerta abierta. Bienvenid@.

Artículos recientes

  • JOSEP FERRIS I TORTAJADA: “Mikroplastikoak eta nanoplastikoak jan, edan eta arnasten ditugu…
  • CARME VALLS I LLOBET: “Klima-Aldaketak, oro har, emakumeei gehiago eragiten die”
  • “La Gran Semana delakoak milaka naturalista elkartu nahi ditu erronka komun batean”

Lo más visto

  • “Aldaketa klimatikoaren ondorioak geldiarazteko gidalerro globalak eta kontzientziazio indibiduala behar dira”
  • “La Gran Semana delakoak milaka naturalista elkartu nahi ditu erronka komun batean”
  • “Planetako estres hidrikoaren rankinga 2040rako espero da”

Footer

Quiénes somos

Bat Eginez, nace como un proyecto que pretende divulgar y englobar a gente diversa en sus disciplinas. A través de nuestra asociación pretendemos transformar el comportamiento social, fomentando en la población una cultura basada en la solidaridad, el compromiso en la defensa del medioambiente, de la diversidad étnica, la convivencia entre culturas, el desarrollo ecológico y socialmente sostenible, y el soporte humanitario a las personas migrantes y refugiadas de catástrofes ambientales, sociales y políticas. Si quieres colaborar, Bienvenid@s.

Categorías

  • Desarrollo sostenible
  • Garapen iraunkorra giza eta ingurumen-eskalan
  • Medio ambiente
  • Migranteak eta errefuxiatuak

Etiquetas

Desarrollo Medio ambiente Salud Sostenibilidad

Bateginez © 2025
Contacto